Urte berriko lehengo egunak Euskal Herrian pasa ondoren, Txekian urteko lehenengo egunak etorri dira. Superstizio gaietan sinesten dutenentzat urte aproposa ez dirudien arren, guk beste perspektiba batetik, ikuspegi positiboarekin hasten saiatuko gara. Urte hau, paregabea izateaz gain “errepikaezina” izango dela ziur gaude eta. Bitxikeri moduan, nire kintakoak jaio ginen urtetik errepikatzen ez den gertakari bat komentatuko dizuet. Izan ere, 1987.urtez geroztik, ez dira urte berean zifra guztiak desberdinak izan. Numerologia eta sineskeriak alde batera utzita, baina topiko-tipikoekin jar...