Pakean utzi arte!

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-06-05 23:17

Gaur maite dudan kanta bat eskeintzen dizuet, Hertzainak taldearena (hau ere maite dudana jeje). Pakean utzi arte da bere izenburua eta ez naiz aspertzen, naiz eta behin eta berriz entzun!


Hotz dagoela aitortu behar TULUn ere! Eguraldi fronteak negua bukatzeko ekarri digun azken erregalua! Gure tabernan kafetxo bat hartuaz kontra egiten diogu, baina agian gaurkoan hori ez da nahikoa! Hotzikarek ez gaituzte pakean uzten, ezta espainiar sasi-demokratek ere, gaur ere lekuko ditugu Elgoibar aldean. Beldur balira bezala, EH benetako eszenatoki demokratiko batean ikustearen beldur, herriari hitza luzatzearen beldur, ezker abertzale indartsu baten beldur, beraien ezinaren beldur. Baina Tulu-n badakigu, fronte hauei aurre egiten, badakigu pentsatzen, jolasten eta gure gure herriaren ...