1. astea

5
No profile photo 2 Beñat Txekian | 2012-10-07 00:00

Goizeko 9etan irten ginen Arrasatetik astelehenean. Leontxio gidatzeko txandak eginez eta Frantziako autopistetako ordainlekuetan belarrondoko galantak jaso ostean gaueko 11tan iritsi ginen Mulhouseko ostatura 1200 km eginda. Bidean gorabeheratxo bat izan genuen, autopista zati bat itxita zegoelako eta gainera istripu bat egon zelako gu goazen bigarren mailako errepidean. GPSak atzera egiteko esaten zigun, baina kamioilari frantses bati esker lortu genuen bide zuzenera itzultzea, hori bai, ia bi ordu galdu ondoren. Martitzenean Alemaniako autobide ederretan gidatzeko aukera izan genuen...