Nafarroako Gobernuak eta "Canteras de Oskia" enpresak irailaren 26an aurkeztu zuten harrobia lehengoratzeko plana eta faseak. Arakilgo alkate Ruben Goñi Urrozek, bestalde, plan horren jarraipen batzordearen eta haren egitekoen berri eman zuen. Izurdiagako kontzeju etxean 30 bat pertsona izan ziren, gehienak errozkoak eta atondokoak ziren. Bai haiendako, nola haien kontzeju eta udalendako errestaurazio plana ezkutuko ustiapen plana da eta hala adierazi zuten bileran. Planaren jarraipen batzordearen bidez ingurumen inpaktu txostenean jasotakoa betetzen dela “zorrotz” zaindu...


Berriz ere Arakilgo hirigintza planari buruz hitzegiten du Guaixe aldizkariak. Badakizuenez, Nafarroako Gobernuak geldiarazia du plana, AHT-ren ibilbiderako erreserba jasotzen ez delako.Arakilgo udal ordezkariak Ruben Goñi Urroz alkatea buru zutela lastail akaberan Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu ziren. Garilean bi urte bete ziren Arakilgo Udalak hirigintza plan berriko oinarria den Lurralde Okupazioarako Estrategia Eredua (LOEE) gobernuan aurkeztu zuela eta oraindik ez du oniritzirik jaso. Gobernuaren arrazoia Abiadura Handiko Trenaren ibilbiderako lur erreserbarik ez dela jaso.Go...