Aurreko astea ez zen nolanahiko izan niretzat. Berezia, ezohikoa, anormala, ... gutxi esatea da. Ez dira egunero 26 urte betetzen, (egia esan behin bakarrik, ez?) eta etxekoengandik 2200 km-tara are gutxiago. Eguna hasi zenetik, egun osoan zehar eta bukatu zen arte, sentipen ugari pasa ziren niregandik. Baina egia esan behar badut, inoiz ahaztuko ez dudan urtebetetzea izan da nire XXVI.a. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, aste honetako blogeko sarrerako lehenengoko hitzak eskerrak emateko aprobetxatuko ditut. Eskerrak gainera letra larriz, izan ere aipatzen ditudan guztiek mere...