Beasaindarra naiz, Beasainen jaio nintzen eta bizi guztia bertan eman dut. Makina bat aldiz entzun dut gure herrian ez dela herri sentipenik baina nik behintzat, badut. Agian, eragina izango du nire etxekoak arbola genealogikoa egiten aritzeak eta 1614ean oraindik Beasainen ginela jakiteak baina kontua da, nik badudala herri sentipen hori. Hala ere bada beste herri bat nire bihotzean zatitxo bat duena eta inguru honetan horrelakorik esatea arriskutsua bada ere, banoa.   Ordizi ere nire bihotzean izango da beti. Aita ordiziarra da eta nire aiton-amonak bertan bizi zian dira beti...


 Boletinean agertzen da Ordizia-Itsasondo tartearen AHTren plataforma egiteko obren adjudikazioa: Cincuenta millones cuatrocientos sesenta y dos mil setecientos treinta y tres (50.462.733,00) euros paraFCC Construcción, S.A. - Construcciones Olabarri, S.L. - Guihor Estructuras de Hormigón, S.L. – Construcciones Donosti, S.A. Plazo de ejecución: se establece un plazo de 31 meses, a contar desde el día siguiente a la firma del acta de comprobación de replanteo.  07/03/2008


 Nuriak esan zuenez Ordizia eta Itsasondo artean egin nahi duten tunela Austriar metodo berriarekin egin nahi dute, hemen doakizue nola egiten den eta datu batzu. Arroka zulatzeko erabilitako sistema Austriako Metodo Berria delakoa da (NATM). Sistema honek, galeria, makina marruskatzaileen bitartez zulatzen du lehenik . Gero, 10 eta 15 metro luzeko tarteak zulatu ostean, hormei zertxa eta torloju sistema batez eusten zaie. Azkenik, dena presiopeko hormigoiaz janzten da.  Erabili nahi dituzten material kopuruak:  Arrokaren 250.000 metro kubikoko indusketa lana ekarriko du...