Aurreko astea ez zen nolanahiko izan niretzat. Berezia, ezohikoa, anormala, ... gutxi esatea da. Ez dira egunero 26 urte betetzen, (egia esan behin bakarrik, ez?) eta etxekoengandik 2200 km-tara are gutxiago. Eguna hasi zenetik, egun osoan zehar eta bukatu zen arte, sentipen ugari pasa ziren niregandik. Baina egia esan behar badut, inoiz ahaztuko ez dudan urtebetetzea izan da nire XXVI.a. Horregatik eta beste arrazoi askorengatik, aste honetako blogeko sarrerako lehenengoko hitzak eskerrak emateko aprobetxatuko ditut. Eskerrak gainera letra larriz, izan ere aipatzen ditudan guztiek mere...


Udaberriko lehen aste hau berezitasun handirik hasi bazen ere, astelehen eta martitzenetako ohiko entseguekin, asteak aurrera egin ahala askoz interesgarriagoa bihurtu da. Eguaztenean KORRIKA Elgoibartik pasatzen zela amak egindako deiak demaseko ilusioa egin zidan eta orain dela hamar urte, 2003ko KORRIKAn lekukoa eroan nuenekoa ekarri zidan burura.   Eguenean ospakizunen eguna izan zen; blogkide, lankide, pisukide, ikaskide, bandakide eta velký kamarád dudan Beñat Osinaga Urizarrek 26 urte bete baitzituen. Berak espero ez bazituen ere hainbat sorpresa zain zitu...