Ezkerparetako alper puta horrek ez dio blogari egur gehiegi ematen baina ematen duenez ez du denbora alperrik galtzen. Ezkerra, Oliba Gorriak talde markiñarreko kitarrajolea dugu eta orain gutxi, Durangoko azokan, kaleratu zuten gaur egun kontzertuz kontzertu aurkezten ari diren diska berria: Bake faltsuari gerra. MusikHerria disketxe jaio-berriaren sinadurapean kaleratu dute lana denbora askoz disketxe berri honen proiektuan buru belarri lanean ibili ondoren Jatorri ska-laria duen taldea da Oliba Gorriak. Argi eta garbi geratu zen influentzia hau “Ogi gogorrari agin zorrotza!” izan zen ber...