Hego Euskal Herrian, herriz herri izango dira mobilizazioak. Greba deialdia eztabaidatu eta bideratu da honezkero fabriketan, ikastetxeetan, lantokietan, taberna eta dendetan. Euskal Herrian mobilizazio eguna ere bada gaurkoa. Errepresioari STOP esateko ordua ere iritsia. Gune honetan, Euskal Herriko herri, auzo, txoko eta bazter ezberdinetan ematen ari diren mobilizazioen berri jaso gura genuke. Eta informazioa osatu, manipulazio eta desinformazioari aurre eginez. Guztion artean osatu dezakegu. Herriz herri, auzoz auzo.