...

1
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-01-13 13:53

...zuhaitzek aspaldi utzi zioten negar egiteari...                                                      udaberria iristean uste dut...


Masailetan zerbait bitxia nabaritu eta bertara eraman dut eskua, busti zait, zergatik? Aspaldi ez zitzaizkidala begiak hezetzen, aspaldi ez nituen negar malkoak isurtzen… Negar egiten dudanean inoiz ez dakit zergatik den, konturatu gabe gertatzen dira nire barnean emozioen arteko talka eta leherketak.  Besteren batek aurrean, berdin du zeinek, lortu du hitzak botatzearekin batera nire eztarrian korapilo bat sortzea. Ez dut negar egiteko gogorik, eta arrazoirik ere ez, uste dut, baina badirudi aspaldiko mamuak aipatzeko orduan erreakzionatzen duela nire barneak. Hitzak mozten zaizkit, ...