Eragile nagusiez

2
lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2010-10-15 08:24

Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire GoƱiren...


Kaixo guztioi. Berri garrantzitsu batekin hasi dugu gaurko eskola: datorren asteazkenetik (urriak 13) aurrera, N.3.6 ikasgela izango da zuen gela. Onerako aldaketa da, gela horretan erosoago sartuko baitzarete.Gainerakoan, ikus-entzunezkoen mugarri nagusi batzuei buruzko 5 klip txikitxo ikusiz pasa dugu lehen ordua (telefonoen garapenari buruzkoa lehena, irratiari buruzkoa bigarrena, zinemari buruzkoa hirugarrena, telebistari buruzkoa laugarrena eta Interneti buruzkoa azkena; Mudle plataforman jarri ditut berauen linkak, Mugarri Nagusiak izeneko karpetan). Hona beste bideo interesgarri bat,...


Kaixo guztioi. Ikus-entzunezko hedabideak euren sorrera-ingurumarian kokatu genituen pasa den eskolan (I. eskema: testuinguru historikoa) eta, ondoren, hedabide horien historian izaniko mugarri nagusiei datak jarri eta azalpen laburrak erantsi genizkien (2. eskema). Eskema bi horiek Mudle plataforma dituzue dagoeneko. Zein da, mugarri historikoei gagozkiela, zuen ustez garrantzirik handiena daukana? Zergatik? Eta asmakizunen datei dagokienez, zein nabarmenduko zenukete? Kasu honetan ere, arrazoitu mesedez zuen erantzuna. Gogoratu, bestalde, biharko eskolarako gai honi buruzko informazioa to...