Ikastolako filosofia irakasle ohiak argitaratu berri duen poema filosofikoen bilduma da hau. Egia da, ez dut irakurri oraindik (lotsagarria ezta? ¬¬), baina idazlea ezagututa esan dezakedana da liburuak ona izan behar duela, a prioriko printzipioa da, unibertsala eta ezinbestekoa, jijiji =D Dena den, berau denaren azalpenarekin batera idazleak poematxo bat oparitzen digu, irakurtzeke dagoenaren ideia txiki bat izan dezagun, beraz, norberak epai dezala! ;) "Zuritu beharreko patata hau ez da kriptograma hutsa, metaforek tuberkuluaren errizometatik zehar bidaiatzen badute ere. Bukatugabeko ar...