Euskal musika gustatzen zaigulako, eta Altzatarrak izateaz harro gaudelako, hemen dago jada... 2. AltzataROCK EUSKARAZ!!!GOVERNORS, SEN, Eratu eta PelaxAZAROAK 30 (Larunbata), 20:30ean LARRATXO KULTUR ETXEAN.Sarrerak (8€) aldez aurretik ondorengo saltokietan: Altza: Nido taberna (Herrera) Ipotx taberna (Altza) Casares Kultur Etxea Zumardi (Bidebieta) Donostia: Kata taberna (Egia) Herria taberna (Alde zaharra) AZKAR IBILI!!! 300 BESTERIK EZ DAUDE TA!!! ETEKINAK ALTZAKO GAZTE ASANBLADARENTZAT IZANGO DIRA!!!!Lagundu ALTZAKO GAZTERIA!!! Zabaldu!!!


sarrerak

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2013-11-12 10:41

Sarrerak aldez aurretik ondorengo saltokietan: Altza: Nido taberna (Herrera) Ipotx taberna (Altza) Casares Kultur Etxea Zumardi (Bidebieta) Donostia: Kata taberna (Egia) Herria taberna (Alde zaharra)


Bertsolari Asier Altuna, 2011 Luzemetraia. Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean ixiltasuna, poesia, biluztasuna eta bapatekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genduen. Bertsolari pelikula dokumentala Donostiako 2011 zinemaldiko sekzio ofizialean aurkeztu zen. Ondoren Euskal herria, Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatu zen, 16.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten pelikula zine aretoetan. Ondoren, herriz herri proiekzio ezberdinak egin ziren gehienetan pelikulako protagonisten solasaldiekin. Munduko zine jaial...


Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta zaizkion egunak zenbatzen dituen neska gaztea. 17 urteren buruan, Euskal Herrira itzultzen den gizona. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Intelectual bat, zeldaren bakardadean bere burua topatu nahian. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra tipiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho. FITXA TEKNIKOA Zuzendariak: Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara...


Mila esker guztioi

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2012-10-19 12:13

Atzo 80 pertsona inguru elkartu ginen "Gazta Zati Bat" Dokumentalaz gozatzeko! MILA ESKER GUZTIOI BIHOTZ BIHOTZETIK!!! MINTZAMINA AURRERA DARRAI!!! Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain


Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain 2012ko Mintzamina hemen dago!!! "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldiarekin emango diogu hasiera URRIAK 18an (osteguna), 19:30ean Larratxo Kultur Etxan aurtengo MINTZAMINAri.


Kaixo lagunak. Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu. Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta. Espero zaitugu! Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain


Iazkoa bezala, aurtengo mintzodromoa arrakastatsua izan da.Hona hemen argazki batzuk            


Mintzodoromoa

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-11-21 16:11

Kaixo lagunak! Aurtengo Mintzamina aurrera darrai. Aste honetan prestatu dugun jarduera Mintzodromoa da. Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian. Hitzordua: Azaroak 23an, 17:00etan, Altzagainako Plaza Gorrian. Parte hartu! Argazkiak.org | Mintzodromoa 2011 © cc-by-sa: Bizarrain


"Sagarren denbora" bideo emanaldiarekin emango diogu gaur hasiera aurtengo MINTZAMINAri. Dena den, ez da jarduera bakarra izango. Hona hemen, aurtengo MINTZAMINArako prestatu dugun egitarua. Espero dugu gustatzea! Argazkiak.org | Mintzamina 2011 © cc-by-sa: Bizarrain


Argazkiak.org | Sagarren denbora. Bideo emanaldia © cc-by-sa: Bizarrain


Mintzaminaren lehen aldi honi amaiera emateko, Altzan euskarak bizi duen egoeraren inguruko tailerra egingo dugu Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiaren laguntzaz. Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale-neurketa egin zuen Altzan, 2006an (V. Neurketa), Bizarrainen laguntzarekin, eta Euskal Herriko eta Altzako emaitza horien irakurketa egingo du Olatz Altunak. Era berean, Gaindegiaren Lehendakaria den Xabier Isasiri galdetuko diogu betetzen ari ote diren Altzaren kasuan, epealdiaren erdian, Donostiarako euskarak 2000 eta 2021 urteen artean izango zuen bilakaera d...


Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian.Hitzordua: abenduaren 1ean, 16:00etan, Altzagainako Ipotx tabernan.Etor zaitez, kafea gure kontu!


Bizarrain elkarteak Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat egin du, MINTZAMINAren bidez. Horren berri eman  dugu Donostiako hainbat auzotako euskaltzalerekin eta Udalarekin batera Donostiako udaletxean egin den ekitaldian. Euskaraz.netNoticias de Gipuzkoa


Saio honen bidez, gogoeta egin nahi dugu euskarak Altzan bizi duen egoeraz, kezkatuta baikaude gure herrian dagoen (euskal) kultura-eskaintza pattalaz, geure buruei galdetu nahi diegu zergatik den euskaraz bizi nahi eta ezin hori. MINTZAMINA eragiten baitigu Altzak, herria eta euskalduna izango den Altzaren mina


GAUR... 'Abertzaleak eta euskara' liburuan, JM Odriozolak  aurpegiratzen die eskuineko eta ezkerreko abertzaleei euskara ere nazio-identitatearen egituran gainerako osagaien pareko eta gisako dela uste izatea, ‘beste’ faktore huts bat bailitzan. Horregatik, abertzaleei ere leporatzen die nazio euskaldunaren gainbeheraren ardura.


Bizarrain elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘MINTZAMINA’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz. Solasaldien helburuak dira, besteren artean, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea, ahal den neurrian osatzea eta altzatar euskaldunen artean sarea osatzea. Honakoa izango da egitaraua: URRIAK 21: “Itsasoaren alaba” bideo-emanaldia eta mahai-ingurua Josu Martinez egilearekin. AZAROAK 4: Joxe Manuel Odriozolaren “Abertzaleak eta euskara” liburuaren inguruko mahai ingurua.AZAROAK 18: Altzan euska...


Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘Mintzamina’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz. Solasaldien helburuak hainbat dira: Batetik, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea eta ahal den neurrian osatzea. Udalaren zein entitate pribatuen hitzaldi, eztabaida eta proiekzio gehienak gaztelaniaz eskaintzen dira Altzan eta altzatar euskaldunok Donostiara edo inguruko beste herrietara joan beharra dugu kultura jarduera horiek euskaraz nahi baditugu. Bestetik, altzatar euskaldunen artean sare...