Apurka apurka, gauzak hobera dijoaz. MicroSD bat erosita, eta modulua jarrita, lortu dut, beste eguneko datuak csv formatu batean gordetzea microSD batean. Kontuz ibili behar da microSDa fat16 formatuan egotea, eta fitxategien izena 8.3 konbentzioa jarraitzea Hona hemen nola geratzen den zirkuitoa. Kableak edonon: Hurrengo argazkiak erakusten du zer daukan microSDak datalog.txt izeneko fitxategian Eta azkenengo hau serial portutik irtetzen dena. Aurreko eguneko logginga ez dut kendu, baizik eta csvra doan esaldia inprimatu. Ez dago oso txukun, baina gaurkorako neukana amaitu dut. Pri...