Aspertuta ibili naiz gaurkoan eta youtubeatzen aritu naiz aspaldiko partez. Bideo interesgarri bat baina gehiagorekin topatu naiz baina badira bi blogean zintzilikatu gabe utzi ezin ditudanak.   Lehenegoa Matt Hardingen azkena da. Tipoa ezaguna egin zen orain urte batzuk munduan zehar dantzan ibili zelako (munduan zehar esaten dudanean, mundu osoan zehar esan nahi dut). Kontua da, enpresa bat edo besteri grazia egin ziola Matten harrikarak eta gaur egun bideoak egiten jarraitu ahal izateko bidaiak ordaintzen dizkiotela (plubizitate truke noski). Jarraian ikusi dezakezuen hau 200...