Txarto hasi gara baina... itxaropena da galdu zen azkena...Izango ahal da! Ez dakit nik ez den alderantziz izango... de Guatemala a Guatepeor...



Atzo, La Vida de David Gale pelikula ikusi nuen eta nahiko ona iruditu zitzaidan. David Gale unibertsitate bateko filosofia irakaslea da, eta bere lankide batekin borrokan dabil AEBko zenbait estatutan eta bereziki Texasen (bera hangoa baita) heriotza zigorrarekin bukatzeko. Tipoak bertan bukatzen du, heriotzaren korridorean, bere ejekuzioaren zain, lankidea bortxatu eta hiltzeagatik kondenatua. Pelikularen zati batean, non David Galek  Texaseko senadorearen kontra telebista debate batean parte hartzen duen, senadoreak esaten dio: "nik gorroto ditut hiltzaileak, eta bera...


 


Txikitatik ezagutzen nuen mafalda, baina ulertzen ez nuenez kasurik ez nion egiten. Duela gutxi erakutsi zizkidan lagun batek biƱeta on batzuk eta flipatuta gelditu nintzen... ZE ONA! Noizean behin jarriko dut hemen mafaldaren txisteren bat, momentuz bideo honekin nahiko, nagusiek oroitu eta gazteek ezagutzeko!!!