"Luma_Gabeak" Euskal literaturari buruzko lehen aldizkari digitala   Hiru gaztek sortu dute www.blogak.com/luma_gabeak helbidepean eta irakurleek beren iritzia eman dezakete. "Luma gabe idazten dugu" izenpean eta teknologia berriez baliatuz sortu dute aldizkaria HUHEZIko hiru ikaslek. www.blogak.com/luma_gabeak helbidean klikatu eta bertan antzinako eta gaur egungo euskal literatura uztartuko dira. Beren nahia, blogean idatzi duten bezala, euskal literatura sustatu eta hedatzea da, baina lortzea bakoitzaren baitan dago. Medioek literaturari ematen dioten "tratamendu meloso eta...