Xabier Lizardi. Biotz-begietan. 1932


Aran ta muño gañez Aralar aundia, euskotarren zaindari Mikelen mendia: koskak elur-dirdaiek bil ta, dirudia amets eder mamitu ortzian geldia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Izotzak estali zun gure Euskalerria; mintzo ozenak zabaldu berbizkun-berria. Itzal-zokondoetan lore, izotz-bitxia; baña gañetaz ari yauntzen eguzkia.  Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Sagasti solla lotan, abar makur nâspil; zelaiek, orbelpean, ametsetan Orril; txori gaxoei aztu gau latzaren urbil; aizeñoa lillurak otxanduta dabil. Xabier Agirre, Lizardi: Biotz-begietan “Izotz-ondoko eguzki”


Aranak mailka daude gorantza yarriak; guzien ondarrean laño urdin, begiak; izotz-arnasa, agian, baititu iguzkiak zernai tauparazteko men zoragarriak. Xabier Agirre, Lizardi Biotz-begietan, “Izotz-ondoko eguzki”


Barakaldoko Sasiburu, Bilboko Alde Zaharreko Lizardi Mintza Taldea eta Deustuko Berbaizuren hiru futbito taldek txapelketa ederra bota zuten Barakaldoko Beurko Institutuan. Gure elkartea irten zen txapelketan garaile baina kirola, euskara eta giro ona izan ziren benetako irabazleak! Hurrengo txapelketa Deustun. 6 euskara elkarte baietz!                       


Ikusi izan banu zeruetako txoria Itsas txori hegaluzea lepora igoko nintzaion eroan nintzan aire tolesgetara Iparraldetik Hegora biaje eternal batean Ikusi izan banu basoetako ehiztaria etxeko oreinaren bila dabilena eskainiko nioke neure bihotza ibaian ikuz zezan adar joleari eman ziezaion opari oreinaren truk Ikusi izan banu haizpeetako olagizona, mendiak egin zituena eskatuko nioke mendizko harresiz inguratutako zuloan ezkutatu nintzan betiko, ahanzturaren laino artean gal nendin Baina ez dut aspaldi ikusi arratoia ez den itsastxoririk hiltzaile ez den ehiztari...


Asteotan pasa ditugun beroak freskatzeko hona otsailean egindako ipar eski ikastaroko argazki batzuk. Alde batetik Lizardi Mintza Taldeko kideek ateratako argazki sorta hau dago ikusgai euren orrian. Eta bestetik, ikastaroan ibilitako lagun urtuellar batek bereak eskegi ditu flickren. Batzuk zein besteak gustora ikustekoak. Ikastaroari buruz, azken hiru urteetan bezalaxe, ondo. Izan ere, Iruñako ospitalean bukatu zuen elkartekideak kenduta, beste guztiek zutik bukatu genuen ikastaroa. Eta ez da gutxi! Lizardiren sortatik hartutako argazkia.


Ostegunean, hilak 30, Iruñean (Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan). 29an, leku berean, erderazko estrenaldia (Poema múltiple con avestruz). Zati honetan Lizardiren poema bat.