HATOR LEKITTORA!

labxupera 1456150791410 LAB Xupera | 2013-02-14 16:17



Zuzenketa

neu 1456151794697 neu | 2006-12-15 00:12

Ba ez, antza gaurko zipaiuna Pototoattik zan. Lekittora ekarri dabe Frantziako kartzelatik alaba jaio barria ezagutzera. Bide batez...AUPA POTOTO!!


Gaur goizian jakin izan da auzitegi nazionalak Peru, Unai eta sententziaren zain dagozen beste zortzi lagun askatzeko agindua emon dabela. Ez dakitx noiz aiako dizen Lekittora baina adi egon merezi daben ongi etorria emoteko.


Berriaren bitartez jakin dot lekittar baten iloba izan leikela Californiako hurrengo gobernadoria, Terminatorren aurkako lehia irabaziz gero. Morroiak John Garamendi dauko izena eta cowboya da.


"Lekittok larria emoten nau!"

1
neu 1456151794697 neu | 2006-11-06 23:56

Gutun hau topa dot zeresanaren web gunian, ta bere interesaittik berton be ipintzen dot. "Lekittogaz hasarre dagon lekittar batek" sinatzen dau.  Mendiz inguratuta aurkitzen dogu gure herri txikia. Mendi artean ezkutaturik, txukun eta polit. Otoioko eta Lumentzako artadi ederrek babestua. Lea ibaiaren itsasoratzeren lekuko, marinel eta korsarioen babesleku izana. Portu txiki polit bat, itsasoaren haserretik babestua, Lekitioren izaeraren ondare. Arrantzalea da herria, eta kresal usainak itsasoaren arima sartzen du barrura arte. Hasi portaletik eta talaraino tabernetan jendia borbor da...


Katu baltz eguna Lekitton

neu 1456151794697 neu | 2006-11-04 15:37

Atzan urtiotan goratz jun dan jai honen beste ediziƱo bat gaur. Egun osoan zihar aktibitatiak eingo diraz, eta gabaz kontzertuak eta jaia.


Lekeitio Futbol Taldea

2
neu 1456151794697 neu | 2006-11-04 14:57

Lekeitio Futbol Taldeak be bere blog propioa dauko. Bertan, jokatzen dabezen partiduen barri emoten dabe.


Zelako Lekitto nahi dozu?

2
neu 1456151794697 neu | 2006-10-14 07:59

Lekittoko Gazte asanbladiak atara daben foilletutik hartuta. Lekitton norabidia eskasten jun da azkan aldijan, gure herria hiltzen dagolarik. Honen aurrian, ez gaoz geldirik eoteko prest. Ta holantxerik erakutsi dou herri nortasuna defendiduten ta Lekitto urte osuan bizirik mantentzen ibili garin atzan 2 urtitan. Halan da be, Lekittoko herri nortasunaren aurkako beste eraso bat hor daukagu, SAIHESBIDIA. Lekitton turistifikazio bidian ezkutuan aurrera eruan izan dan proiektua. Edo norek daki ezer saihesbide honen inguruan? Argi dao saihesbide hau ez dogula bihar. Konponduko dau saihesbide h...