JAI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2015-04-17 18:04

BERRIA, 2015-04-10 / Danele Sarriugarte Jaiegunez izan genuen jazoeraren berri, atxilo eramana zutela andre bat, bere burua defenditu eta etxeko erasotzaileari boteretuta erantzun ziolako, ezintasunez beharrean. Atxiloketarekin haserre agertu ziren nire inguruan asko, autodefentsatzat bainoago oldartzat hartua izan zelako guraizekada, eta baita vox populia-rekin amorratuta ere, beti dagoelako bakezale baldintzagabekoren bat matrakarekin, biolentzia denak direla igualak (esan nahi baita txarrak), indarkeria fisikoa okaztagarria dela salbuespenik gabe (baina kurioski kasu batzuetan...