Santuxuko Gazte Asanbladak 15 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko Lakomi Gaztetxeak gazte eguna antolatu du Urtarrilaren 10ean Santutxun. 15 urte hauetan Gazte Asanbladak egindako ekimen eta proiektu andanari begiratu bat emateko eta ondo pasatzeko aukera izango da Santutxun, besteak beste, hau izango da egunean zehar izango diren zitak: 10:00etan dianak (auzotik) 10:30etan futbito txapelketa Hokey pistan, jolastu nahi duzuenok apuntatu zaitezte arinago auzoko tabernetan eta gaztetxean dauden zerrendetan. 11:00etan Reclaim the Street (Karmelo Plaza okupatu; txokolatada, balabareak, mus...