Aste pare batean zehar nahiko abandonatuta izan dut bloga oso lanpetuta baitgabiltz  eta ziuraski, horrela izango da hurrengo hilabetean ere (ea lanaren emaitza erakutsi dezakedan behintzat).   Kontua da gaurkoa e-mail bat iritsi zaidala youtubetik zintzilikatuta ditudan bideoetako batean erantzun bat dela eta. Gutxitan iristen dira horrelako mailak eta egia esan, pozez hartzen ditut.   Gaurkoan hala ere, ez zait batere gustatu jaso dudan erantzuna. Gogoan izango duzue Kuraiaren Piztu da Piztia kantuari egin genion bideoklipa eta ez baduzue, hemen doa:   Raised16 delako...


Hementxe duzue hikheuk produxions-en lehen lana. Aurreko urtean egin genuen eta arratsalde batean grabatu genuen. Gero Premierrean montatzen eman genuen denbora askoz gehiago izan zen. Lehen aldia zen programa hau erabiltzen genuena eta ileetatik tiraka bukatu genuen. Hala ere, emaitza ez zen txarra izan lehen lana izateko. Hikheuk talde honetan, lehen planoan agertzen den Txomin Hood eta Beñat (Sektor Donostia); Karnix, Ezkerpareta-ko alper puta eta Maite (Komando Markina); eta Nerea, Edurne eta ni neu gaude (Sekzion Beasain). Aurrerantzean, egin ditugun beste lanak ere...