Kaixo lagunak. Lastima, aurtengo Mintzamina amaitzera doa. Eta ondo amaitzeko, benetan jarduera polita prestatu dugu. Juan Gorostidi idazlearen, "Lau kantari" liburuaren inguruko gogoeta. Espero zaitugu! Hitzordua: Abenduak 15 (Osteguna), 19:00etan Tomasene Kultur etxean Argazkiak.org | Juan Gorostidi idazlearen "LAU KANTARI" liburuaren inguruko gogoeta. Tomasene Kultur Etxean. © cc-by-sa: Bizarrain


Dakizuen bezala eta aurrekoan esan genuen moduan, Sanferminetan eta abuztuan ez dugu saiorik egiten.Kantatzeko zaletasunak, berriz, ez du etenik izanen eta Sanferminetarako bi hitzorduen berri emanen dizuegu, nahi izanez gero bertara joateko. Bi ekimen hauen antolatzaileak ez gara gu, Iruñean Kantuzekook, beste talde edo erakundeak baizik.- Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan, Ikastolen txoznan. Nafarroa Oinezen aldekoa.- Orreaga Fundazioak antolatuta, uztailaren 9an, larunbatarekin, eta eguerdiko 12etan, Udaletxearen atzekaldean. Bideo honetan informazio guztia duzue.Bestela, larunbat honet...