Orain dela hiru urteOrain hiru urte, hilabetea hasi nuen santogrialarekin: Nola euskalduntzen da lan mundua? Horretan ari gara batzuk orain, eta ekinez ari gara, baina erantzun globalik ez dugu (seguraski ez dagoelako). Ondoren, Bat 61 aldizkaria ekarri genuen hona, unibertsitate mailako irakaskuntzari buruzkoa. Ondoren, Fredi Paiak Berrian argitara eman zuen artikulua ekarri nuen hona, eta eztabaida dezentekoa eragin zuen blogean.Wikipedia ere aipatu nuen, eta gauzak askotxo aldatu dira (zorionez) azken hiru urtetan. Soziolinguistikari buruzko sarrera gehiago daude gaur egun, eta poztekoa ...


Orain dela hiru urte   Orain dela hiru urte, urtarrilean Dabid Anautek idatzitako "Txokotik zabalera" liburuarekin egon nintzen tematuta. Liburu probokatzailea da, eta gure lanbideari buruz azken aldian idatzitako iradokitzaileena. Hizneteko ikerketa lanak klasiko bat dira dagoeneko blog honetan, eta ezin falta. 2007an oraindik fin nenbilen eta lanen azterketa egin nuen. Bereziki azpimarratzekoa Roberto Manjonen lana, geroztik eta lantzean behin blog honetara polemikak ekarri dituen pertsona. Eta, azkenik, Kontseiluak egindako udalen hizkuntza politikaren azterketa ekarri nuen blogera....