Hiru urterekin hasi nintzen eskolara joaten. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarrena, hirugarrena… Institutura joateko garaia ere iritsi zen eta han ere ez ginen aspertu (ez da  bizi balorazio txarra ez aspertzearena…). Institutua amaitu eta Bilbora joan nintzen. Ez nuen garbiegi zer ikasi nahi nuen baina baina bai etxetik irten nahi nuela.   Lau urte eman nituen Bilbon eta han egin beharrekoak amaitu ostean (han ere ez ginen batere aspertu) Eskoriatza aldera jo nuen bizi guztian ikasi nahi nuena ikasteko asmoz.   Lau urte igaro dira ordundik, hogeita hiru eskolara ...