Zaila da fededuna izatea gaur egun, inoiz baino zailagoa. Munduan erlijo ugari dagoen arren, gu kristautasunean jaio gara. Ondoen ezagutzen dudan erlijioa izanda erlijio katolikoa izango dut gaur hizpide. Gizartea aurrera doan heinean, erlijiotasuna atzera joan ohi da. Hori nabarmen geratzen da erlijio katolikoarekin, herrialde aurreratuenetan, hau da, mendebaldeko gizartean, gero eta fededun gutxiago dago. Islamarekin ez da gauza bera gertatzen, ordea. Islam erlijioa herrialde erdi garatuetan egonda, haien gobernuek eta gizartearen ezaugarriek ahalbidetzen dute islamar...


Umorearen izenean edozer gauzari buruz idaztea (edo margotzea) zilegi ote da? Duela aste batzuk Charlie Hebdo Pariseko astekarian Islameko bi yihadista sartu ziren eta bertan lan egiten zuten 13 lagun hil egin zituzten. Aldizkari hau ezaguna izan da marrazki garratzak eta polemikoak margotzeagatik. Denok dakigunez, Islamak debekatzen du Mahoma irudikatzea, egia esan, edozer gauza marraztea, horrek idolatria susta dezakeela uste dutelako. Kasu honetan, gainera, marrazkiak karikaturak ziren, eta batzuek irudikatzen zuten Mahoma terroristaren plantak egiten eta beste askok...


Azken egunotan Indiako Mumbay hirian izandako gertaera lazgarrien berri izan dugu. Ustez Al Qaedarekin lotura duen talde batek hiriko hainbat hoteletan sartu eta sekulako sarraskiak eragin ditu. Hoteletan zeuden hainbat bezero eta langile erail dituzte eta beste asko larri zauriturik edo ezkutuan egunak igaro ondoren irten ahal izan dira. Guztira 183 izan dira hildakoak, Indiako gobernuak kaleratutako datuen arabera (horien artean 22 atzerritar).Ez dut hemen aztertu nahi nortzuk izan diren sarraskiaren egileak, nondik sartu ziren, kanpoko herriren baten (adibidez Pakistanen) babesik izan zu...