Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko urriaren 18a      Antzinako Erromako maketaren zati bat, erdian Insulae Felicles eraikina duela. Aro berriagoetan bezala, Antzinako Erroman ere lurzoruaren espekulazioak eraikuntza geroz eta bertikalagoa eragin zuen. Erromatarren etxeetan pentsatzean gogora datozkigunak patrizioen domus zabalak izan arren, erromatar gehienak insulae izeneko etxebizitza bloke merke eta garaietan bizi ziren, gehienbat alokairupean. Ez dakigu, esaterako, Insulae Felicles hiriburuko etxebizitza-eraikin ezagun eta garaienak zenbateko altuera ...