Sexty Sexers talde beratarrak kalean du bere hirugarren diska. Hero Mantra izenarekin dator eta ematen duenez, mundura zabaltzeko intentzio osoa du boskote naparrak lan berriarekin. Katarain estudioetan grabatu dute azken lan hau Karlos Osinaga (Lisabo) mahaietan zutela eta diska osatzen duten zortzi kantuetan kolaborazio ezberdinak izan dituzte. Tartean, Fernando Sapo (Corazon del Sapo eta Kuraia), Joseba Irazoki edo Oskar Benas (Fermin Muguruza, The Solanos, Zizateh). Hau guztia gutxi balitz, berrikuntza gehiago ere baditu Hero Mantra honek. Orain arte, euskera besterik ez du erabili ...