Luesmaren azkena irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Abenduaren 2an egitekoa duten (zuten??) herri galdeketaren inguruan, Luesmak errekurtsoa jartzeko eskatu dio Estatuaren Abokatuari. Udalaren eskumena ez dela jarri du oraingo hontan aitzakitzat eta beste behin ohartarazi du "udalek legedia betetzen duten begiratzen egongo dela". Al loro cantimploro. Bestalde Nuria Lopez de Gereñu Garraio sailburuak atzo Euskadi Irratian elkarrizketa bat izan zuen eta bertan "AHT-ak atzera bueltarik ez duela" adierazi zuen. Ah! Ta gainea AHT-aren proiektuaren kontra egotea "legitimoa"...