Gaur lagun batek telefonoz deitu dit. 2 orduz (bai bai ondo ipini dut bi ordu) hitzegin ondoren ixeki dugu telefonoa. Telefonoa ixeki bezain laister gogoeta bat etorri zait burura: zertarako deitu dit? ia ia bi ordutan ez dit hitzegiten utzi ere egin, berak zituen arazoak exponitu dizkit ( Exposizioa ala luzemetraia¿?). Zaila egiten zaizkit monologoak jarraitzea, berez dialogoa izan beharko lukenean, eta telefonoz gainera!!! Nik hitz jario-etengabea duten pertsonak zailtasunez senti naiteke gustura haiekin, inongo partehartze aktiboa baimentzen ez duten elkarrizketarik gabe...diskurtsoa lit...


Harremanak

hitzen_txokoa 1456147693058 Hitzen txokoa | 2009-11-17 21:48

Aspaldi dudan kuriosidadeak bultzaturik, nire gustoko den ikastaroa aplikatu zait parean. Pertsonen arteko harremanez hitzegiten dute, pertsonen arteko lotura eta “deslotura” afektiboaz. Inoiz galdetu al diozue zuen buruari zergatik maitemintzen garen persona konkretu batetaz eta ez beste batetaz?zergatik aukera librean oinarritu den elekzio hori bapatean amaitzen den? Zergatik ustez zure bikotearekin ondo ego narren batek “tilin” egiten dizun?eta zerk bultzatzen dizun hirugarrengo bat gustatu arren laguntasunean oinarritzen den (edo ez) erlazio hori, aurrerago ez eramatea?edo…eramatea....