"Tolosa Beantatuz", alegia, bintatuz, pintatuz, bean=babarruna, Tolosako babarruna. Jode, kostatu zait harrapatzea, egunak. Laguntza behar izan dut (thanx Txarli), nik, neure burua hitz-jokalari handitzat daukan honek, jeje. Enfin.Total, Tolosako GKo Gallery-ak mural eta grafitti lehiaketa antolatu duela eta han izan naiz neure hitz-joko eta mamutxoekin. Sua zen gaia, eta nik sprayak erabili ditut. Argazki montajean ikusi dezakezuena izan da nere aportazioa lehiaketari. Saririk ez dut lortu, baina ondo pasatu dut, Kle etorri da Ermutik argazkiak ateratzera, @bedaio3000 ezagutu dut (astohitz...