buruz-buru

buruz-buru 1456131759317 BURUZ-BURU | 2006-05-18 12:06

Buruz-buruko txapelketa nagusiari dagokion lehenengo finalerdian, Aiamar Olaizolak 22 eta 13 irabazi zion Sebastian Gonzalez Askaindarrari. Gonzalezek partidari hasera hobea eman zion arren, laster gerturatu zitzaion Goizuetako pilotaria. Nahiz eta Sebastianek pilota jotzeko garaian indar ikaragarria erakutsi, betiko arazoak nabarmendu zituen: Tantua azkarregi amaitu nahia eta pilota guztiak errebotera jo nahia. Aimarrek aldiz, errekurtso askoko pilotaria dela erakutsi zuen, izan ere, hainbat pilotakada luze jo ondoren, tantua maisuki amaitzeko ahalmena baitu. Nire iritziz, Iparraldeko pilo...