Azkenaldian nobedadeak jartzen ari naiz atal honetan baina aste honetako Zimmerman's Club saioaren ondoren, Geroh ormaiztegiarren kantu bat jarri beharrean nago. Badakit behin baina gehiagotan aritu naizela talde honen inguruan eta ez dizuet berriz ere txapa berdina sartuko. Oraingo honetan, hirukote honen musika entzuteko aukera eskainiko dizuet eta hori gutxi balitz, taldeko kantari eta kitarjole eta baterijoleak ziren Telleria anaiek Goierri Irratiari eskainitako elkarrizketa entzun ahal izango duzue hemen taldeari eskainitako Like A Rolling Stone-az gain (51. dagoeneko!). On egin!


Igandean Josu Zabalari eginiko elkarrizketa bat zekarren Gara egunkariak eta ikusi bezain pronto, hasieratik bukaerara ezertxo ere galdu gabe irakurtzeko erabakia hartu nuen. Beti da interesgarria Josu Zabalak esaten duena edo ia beti (honek ere izango ditu bere egun txarrak...) eta elkarrizketa honetan ere, halaxe izan zen. Kazetariak nabarmendu zuen titularrean hurrengoa irakurri zitekeen: "Gaur egun Euskal herrian egiten den musikaren maila sekula baino altuagoa da" eta egia esan, erabat ados nago. Hala ere, beste adierazpen batek deitu zuen nire arreta. Bertan, Zabalak zioen ez zuela p...


  Beti esan izan dut gure gaztaroko bi ardatz nagusiak Geroh eta Son Goku izan zirena. Agian gauzak neurriz kanpo ateratzen arituko naiz baina zer nahi duzue ba esatea? Nire zaletasun handienetako bat da.   Hala ere, ez da izugarrizko tontokeria ere, Ormaiztegiko taldeari esker hasi baiginen musikaz gozatzen eta Son Gokuri esker aldiz kultura audiobisula barneratzen. Gogoan dut amonaren etxean bizi izan ginen garaia eta nola joaten nintzen korrika egunero herriko plazatik etxera, amona afaria egiten ari zen bitartean eta sukaldeko berotasunean, Goku Freezerren kontra borrokatzen i...