Agurra

1
lorebeltzak 1456151109473 lore beltzak | 2008-04-14 14:55

Kaixo guztioi: Hau da gure blog-a. Oraingoz ez daiteke ezer interesgarririk irakurri hemen, baina blog hau gehiagotan bisitatzen baduzue zihurtatzen dizuegu gaurkotasuna duten gaiei buruz irakurtzeko aukera izango duzuela. Beste bat arte.


Azken sarrera

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2008-01-14 09:58

Hau da blog honen azken sarrera.Blog hau, unibertsitateko ikasgai baten ariketa giza sortu zen, zeinean astean 3 aldiz idatzi behar genuen aurretiaz erabakitako gai bati buruz.Lauhilabetea amaitzear da eta laister ditugu azterketak. Gaur Urtarrilak 14, blogean idazteko azken eguna da, eta beraz azken sarrera honekin blog honi amaiera ematen diot.Nire betekizuna eta betebeharra hemen amaitu egin da, orain nire bidea jarraitu behar dut, eta zuek ere zuena.Aio eta urrengo baterarte.Oier Ibarra


Samuel Sanchez (1978, Espainia) eta Euskaltel-Euskadi ados jarri dira eta aurrenak 2010. urtera arte luzatu du kontratua (aurtengo urtearen bukaerara artekoa zeukan lehen). Taldean segitzeko arrazoiak "kirolekoak eta pertsonalak" izan direla esan du Sanchezek, ez ekonomikoak. 2000an egin zuen debuta profesionetan, Euskadi taldean bertan, eta beti ekipo berean aritu da harrezkero. Azken aldian, besteak beste, Espainiako Vueltan bost etapa irabazi ditu -iaz hirugarren bukatu zuen sailkapen nagusian-, Euskal Herriko Itzuliko hiru etapa eta Zuricheko Klasikoa; 2006an UCI-Pro Tourrean bigarren ...


Bi donostiar eskiatzaile hil dira Espainian, elur-jausi baten ondorioz.Espainiar bizilagun lagun bat ere zendu da ezbehar berean, Formigalen, gaur goizean. Gizonezkoak dira hirurak, 32 eta 37 urte artekoak. Pistetatik kanpo zeuden, Guardia Zibilak esan duenez. Hiru eskiatzaile hil dira gaur goizean Formigalgo (Aragoi) eski estazioan, elur-jausi batek azpian harrapatuta eskiatzen ari zirenean, eta haietatik bi donostiarrak direla esan du Guardia Zibilak. Hirugarrena Zaragozako (Espainia) bizilaguna da. Gizonezkoak dira hirurak. Donostiar haietako batek 36 urte zituen (Daniel O.E.), besteak ...


Fernando Beorlegi margolari Napartarra Irunen hil zen atzo 79 urte zituela. Fernando Beorlegi margolaria hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela. 1928ko urtarrilaren 21ean jaio zen, Arrizabalagan (Nafarroa), eta Eibarrera (Gipuzkoa) ezkondu zen 1956an, Maria Luisa Ereña emaztearekin. Eibarren Txopitea, Marino Plaza edo Paulino Larrañaga artistekin hartu-emana izan zuen. 1957tik hainbat erakusketa izan zituen; batik bat, Euskal Herrian. 1993an zabaldutako erakusketa batean ia bere obra osoa erakutsi zuen.


Hasi da, gabon osteko gastuen ostean, gastu gehiago egiteko sorturiko asmakizuna, MERKEALDIAK.EAE osoan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan gaur abiatu da beherapen denboraldia. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etzi egingo dute. Gaur hasi dira merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste, 260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dit...


N'Djamenatik atera dira eguerdian Zoeren Ontziko sei kideak. 103 haur Europara eramateko ahalegina egiten ari zirela atxilotu zituzten Txaden, bahiketa leporatuta. Pasa den asteazkenean zortzi urtean gatibu lanak egitera zigortu zituzten. Frantziara bidean dira Txaden atxilotu eta zigortutako Zoeren Ontzia Gobernuz Kanpoko Erakundeko sei kideak -frantziarrak denak-. N'Djamenatik atera da gaur eguerdian Frantziara eramango dituen hegazkina. Zortzi urtean gatibu lanak egiteko zigorra ezarri zien Txadeko Justiziak. Guztira hamar lagun dira N'Djamena hiriburuko auzitegian epaitu zituztenak: ...


Hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi egin ditu eta hiru galdu. Vidorreta izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena. Hauek dira talde Bilbotarraren zenbakiak. Iurbentia Bilbao Basket taldeak, Espainiako ACB Ligan lidergoan lortu zuelako atzo. Berak irabazi egin zion MMT Estudiantesi -73-67-, eta Tau Baskoniak DKV Joventut -80-73- mendean hartu zuelako jarri da lider. Inoiz ez zen izan. Real Madrilekin batera dago lidergoan. Biek, orain arte hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi dituzte eta hiru galdu. Joventut eta Bartzelona daude ondoren, porrot bat gehiagoreki...


Azkenean berdinduta bukatu dute Euskal Herriak eta Kataluniak gaur gauean San Mamesko lagunarteko partidan: 1-1. Kataluniak sartu du lehen gola, aurreneko zatian: 0-1 (Bojanek). Euskal Herriaren gola Adurizek egin du, bigarren zatian. Jokalariak: Riesgo; Iraola, Labaka, Amorebieta, Del Horno; Prieto, Orbaiz, Yeste, Aranburu; Etxeberria, Fernando Llorente izan da euskal selekzioaren hamaikakoa. Lehen zatiaren erdialdera min hartu du Etxeberriak -zaintiratua-, eta Aduriz sartu da zelaian. Riesgo, Rekarte, Urzelai, Mikel Gonzalez, Mendieta, Puñal, Gabilondo eta Joseba Llorentek bigarren partea...


Bizkaia sarituenaBilbotik gertu, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Galdakaon 18 milioi euro banatu zituen atzoko zozketak 76.623 zenbakiari eskerrak. Galdakaoko bigarren administrazioak saldu zituen denak, 900 hamarren guztira, eta hortik alboko herrietara hedatu ziren. Arduradunak jakinarazi zuenez, saritutako zenbakiaren lau serie itzuli egin zituen. Donostiako Urbieta kaleko 17. saltokiak ere 12 milioi euro banatu zituen zenbaki beraren 600 hamarren salduta. 20.000 euro eskuratuko ditu erosle bakoitzak eta jabeak azaldu zuen ohiko bezeroen eta beste batzuen artean banatu zituztela. Arabako E...


Santo Tomas eguna

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-24 00:00

Urte guztietan bezala pasan 21ean ostirala ospatu zen Donostian batez ere, eta Bilbon Santo Tomas deunaren eguna. Batzuk baserritarrez jantzita, besteak beti bezala, baina giro ona izan zen nagusi Herriko hainbat toki askotan. Besteak beste, Arrasaten, Azpeitian, eta Errenterian ospatzen da San Tomas eguna, baina Donostia eta Bilbokoak dira ezagunenak. San Tomas eguna ostirala izan zenez, jende ugari hurbildu egin zen bi hiriburuetara. Hau izan zen Santo Tomaseko egitaraua: Donostia 10:00etan: Irekiera. Produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da 20:00ak bitartean. Zer Dama t...


Joseba Beloki 35 urteko lazkaotarra, txirrindularitza utziko duela iragarri du.Asken urtean talderik ez zuenez, pasa den urtean ezin izan zen lehiatu. Erretiratu egingo dela iragarri du orain Gazteizen. Joseba Belokik txirrindularitza utziko duela esan du, Gasteizen egin duen agerraldi batean. Bi urtez ez du talderik izan txirrindulari gasteiztarrak, eta, horregatik, ezin izan du lehiatu. Puerto auzian nahastu zutelako, eta bere izena agertzen zelako gelditu zen talderik gabe eta lehiatu ezinda. Oso minduta agertu da Joseba eta oso triste uzten duela adierazi du Belokik, eta etorkizunari ...


Gaur arratsaldean Donostian 80 bat kirolarik agerraldia egin dute Euskal Herria nazioa dela, eta kirol txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatuz parte hartu nahi dutela aldarrikatzeko. Mikel Aranburu Realdeko futbol jokalariak, Angela Vilariño auto gidariak eta Ellande Alfaro pilotariak egin dituzte bozeramaile lanak. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute, eta, ondorioz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea duela. "Euskal kirolariok naizoarten era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu", irakurri du euskaraz Aranburuk. Euskal Herrik...


Bigarren aldiz, irabazi zuen atzo Donostian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Aitor Mendiluzek, 1995ean ere txapeldun izan zelako.Buruz burukora Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi (18 urte dituena) biak heldu ziren, eta amaieran 946 puntu lortu zituen Mendiluzek. Gaztelumendik, 914. Hirugarrena Jon Martin geratu zen (555 puntu), Jon Maia laugarren (553,5), Jexux Mari Irazu bosgarren (548,5), Aitor Sarriegi seigarren (546,5), Unai Agirre zazpigarren (541,5) eta Iker Zubeldia zortzigarren (520,5). Illunbeko zezen-plazan izan zen finala, eta 8.500 pertsona osorik bete zuten.ZORIONAK! txap...


2008an Beijingen ospatuko diren Olinpiar Jokoen ondorioz, hango Udalak hamar neurri edo mandamentu atera ditu, eta horien zabalkunde handia egin du.Honako hauek dira hartutako neurriak: 1. Olinpiar Jokoei buruzko produktuak erostean, saltzean..., orijinalak erosi edo saldu behar dira, ez piratak. 2. Jokoetako sinboloak babestu egin behar dira -bandera, ereserkia, zigiluak...-, baina gehiegi erabili gabe. 3. Trafiko arauak buruz ikasi behar dira. Semaforoa gorria dagoenean, zeharo debekatuta dago aurrera egitea. 4. Ilarak gorde egin behar dira, eta ezin dira pilaketak sortu. 5. Ingurumena z...


Athletikeko entrenatzaile aizan zena, Clemente aste honetan kendu dute Serbiako hautatzaile postutik. Clementek esan duenez Serbian jarraitun ahi zuen lanean baina ez diote utzi. Dagoeneko ez da Serbiako hautatzailea, eta pena duela adierazi du. "Izan ere, nik hemen segitu nahi nuen lanean", esan du. "Ez nuen uste, gainera, modu honetara bidaliko nindutenik. Zvezdan Terzic (Serbiako Futbol Federazioaren presidentea) eta biok asteazkenean elkartu ginen, eta ez zidan hartu duten erabakiaz ezer aurreratu. Nik hemen jarraitzearen alde zegoela zioen Terzicek". Urte bukaera arteko kontratua zeuk...


Pasadan astean ETAk bi guardia zibil tirokatu zituen, bat momentuan hil zelarik eta bestea ospitalean era oso larrian zegoelarik. Oso larri zegoen guardia zibila larunbatean14:00ak aldera hil egin zen, Baionako Cote Basque erietxean koman zegoela, ustez bi etakidek tiroka zauritu zuten guardia zibila. Fernando Trapero 23 urteko madrildarra, Capbretongo (Landak, Frantzia) aparkaleku batean tirokatu zutenetik. Buruan tiro bat zeukan. Gorpua atzo arratsaldean eraman zuten Madrilera. Trapero guardia zibilaren erailketa gaitzesteko, Eusko Jaurlaritzak euskal gizartea deitu zuen igandean, 12:00...


Durangoko Azoka

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-10 18:54

Atzo amaitu egin zen Durangon urtero eta duela 42 urtez ospatzen den azoka famatua. Azoka 5ean hasi eta 9rarte izan zen. Azokako egunetan zehar milaka pertsona joan dira eta idazle famatuon presentzia egon da. Urte honetan 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu da. Gerediaga Elkarteak 1965. urtetik antolatzen duen Azoka hau. Azoka amaitu baino lehen, ixteko ordu erdi falta zenean agertu zen Olentzero. Han izandako guztientzako gozokiak ekarri eta banatu zitu eta Olentzerori idatzi zioten umeen artean zozketa Bilboko Antton Gandarias izan zen zorteduna eta berak jaso zuen Gabonet...


TAUk eta iurbentiak intentsitate handiko neurketa eskaini zuten Buesa Arenan, eta azkenean lortu zuen Bilboko taldeak bere lehen garaipena Gasteizen. iurbentia Bilbao Basketek denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi zuen TAU Ceramica Baskonia Buesa Arenan(78-80). Merezitako garaipena lortu zuen Bilboko taldeak eta horrela denboraldi onari jarraipena eman zion. Lehen bi laurdenak oso parekatuta egon ziren. Aldeak txikiak ziren eta emozioa gero eta handiagoa. Atsedenaldira bi puntuko abantailarekin heldu zen iurbentia (44-46) TAUren defentsa ahula baliatuta. Vidorreta kaleratua izan  ...


Titin III irabazle

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-03 11:40

Titin III lau t'erdiko txapeldun berria da errioxarra, atzo Barriolari  22-15 irabaziz. Indartsu eta gogoe hasi zuen partida Titinek, eta Barriolak ezin izan zuen menderatu. Augusto Ibañez Titin III.a da lau t'erdiko txapeldun berria. Gasteizko Ogeta frontoian jokatu zuen atzo arratsaldean lau t'erdiko finala, Abel Barriolaren aurka, eta 22-15 hartu zuen mendean. Partida amaieran Titinek bere garaipena, besoak gorantz zituela bere aitari dedikatu zion orain hil berri dela. Beraz Titinentzako final paregabea izan zen, lau t'erdiko txapelduna izateaz aparte, bere aitari omenaldia eska...


Frantzian, Capbretongo merkataritza zentro batean, Baionatik 30 km-tara gertatu da tiroketa, eta iturri ofizialek diotenez, ETAko kideak izan dira egileak. ETAren kontrako operazio batean parte hartzen ari zen guardia zibil bat hil dute eta beste bat zaurituta gertatu da atzo goizean gertatutako tiroketagatik. Zauritua "oso larri baina egonkor" dago Baionako erietxe batean. Rubalcabak esan duenez, ez da aurrez prestatutako atentatua izan, ustezko ETAko kideek guardia zibilen presentziaz ohartuta bat-batean erabakitakoa baizik. Guardia zibilak kafea hartzetik zetozenean autora sartu baino le...


Bi pertsona hil ziren atzo Pariseko iparraldean dagoen Villiers-le-Bel herrian. Motor batean zihoazen bi nerabe Poliziaren auto batekin talka eginda hiltzeak piztu ditu iskanbilak. Besteak beste, polizia etxe bati su eman diote Villiers-le-Belen.Arrazoi horregatik hasi ziren istiluak, zenbait gazteek kotxeak erre zituzten eta poliziarekin lizkarrak izan zituzten.Gazteen susmoa da Poliziaren autoak nahita egin zuela gaztetxoen motorraren kontra; Poliziak ziurtatu du istripua izan zela, eta araututako abiaduran eta sirenekin zihoazela. Gertatutakoa argitzeko ikerketa zorrotza egingo dutela ag...


Nahiz eta azken partidurarte klasifikaziorako aukerekin egon, Ingalaterrako selekzioak ezin izan zuen Kroazia garaitu 2-3 eta Turbia Nihateko gol bateri Ester klasifikatu egin zuen bere selekzioa Ingalaterra kanpo usten zuelarik.Momentuan Steve Mclaren Ingalaterrako selekzionatzailea bere kargutik bota dute. Ingalaterrako gizartearentzako oso gogorra izan da porrot hau, futbolaren sortzaileak direnak eta mundu osoko liga oberenetakoa dutenak, Europear txapelketatik kanpo egotea.Ingalaterran eta futbol ingelesa oso bereziak dira beste herrialdeekin konparatuz, Ingalaterrako estadioak ikustez...


Gary Kasparov munduko xake txapelduna izandakoa atzo atxilotua izan zen Rusian. Moskun gobernuaren aurkako manifestaldi batean.Xakeko txapelduna, gobernuaren aurkako manifestaldi jendetsu batean zegoen, eta bera eta bere zenbait kide atxilotu zituzten Errusiako poliziek. Giroa nahiko tentsu dago Errusian, 4 hilabete barru legebiltzarraren hauteskundeak izango direlako. 2008ko martxoan izango dira Errusian Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Kasparov izango da Beste Errusiaren zerrendaburua. Gizakiaren eskubidea da manifestakdia egitea, guztiok daukagun eskubidea da, eta hori da xake txapel...


Alemaniako ikastetxe batetako bi ikaslek "sarraskia" eragin nahi zuten bihar Kolonian. Poliziaren operazioaren ondoren, haietako batek bere buruaz beste egin du eta bestea atxilotu egin dute. Alemaniako Poliziak jakinarazi duenez, Kolonian Georg Büchner Gymnasium ikastetxean "hilketa eragotzi" du asteburu honetan.Berak dioenez, ikastetxeko bi ikaslek "sarraskia" eragin nahi zuten bihar han bertan. 17 eta 18 urteko bi ikasle aipatu ditu Poliziak, eta, esan du haietako batek bere buruaz beste egin zuela ostiralean Kolonian, poliziak atzetik zeuzkala igartzean. Barikuan bertan atzeman zuten b...