Hasieran jende gehiago etortzen zen ni bisitatzera. Orain ez. Orain gutxiago. Hala ere, eskerrak etortzen denak lore sorta bat ekartzen duen etortzen denean. Horrela behintzat bixitasun pixka bat ematen dio leku hotz eta triste honi.   Gaixotasunaren berri eman zidatenean ez nuen uste hemen eta horrela bukatuko nuenik. Maindire txuri hauen artean. Leku ilun honetan. Eguzkiak ere bisitatzeari utzi dio eta beti negua da hemen. Berogailurik ere uste dut ez dagoela. Argindarra dagoenik ere ez dakit. Aspaldi ez dut argia piztuta ikusi. Askotan pentsatzen dut idazle horren liburuko pertsonai...