Mortuak artaz gordeta dituen altxorren usnan dabil azeri zaharra Fezzan-en, Libia hegoaldean. Mortua, birjina oiraino, urratu gabea, oraino harro, oraindik lo, ez da ohartu zaharraren trikimailuez. Ez daki ahaleginak eta bi egiten ari dela, bere magaleko bi kuttunak, aspaldikoak, betikoak... elkar irentsi dezaten, elkar zulatu, bortxatu, elkar ezereztu. Tuaregei, eta Tubuei, mortuko paisaia eternaleko ibiltari nekaezinei, nomadei, aspaldiko bizilagunei... hutsaren hurrengoa baino ez diren odolez zipriztindutako diru eta botere promesak xuxurlatu dizkie belarrira,...