IPURDI BISTAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-02 12:01

BERRIA, 2016-01-08 / Anjel Lertxundi Espainia egitate nazioaniztuna da, ez dago eragozpenik hain kontu agerikoa onartzeko, baina nazio horiek errealitate kultural gisa soilik (?) hartuak izatekotan: hala zioen Savaterrek atzo El País-en gaztelaniaren bozgorailutik. Eragozpenak daudenean baino erabiltzen ez den formula erretorikoa zerabilen —ez dago eragozpenik—, ipurdi bistan utziz hain «kontu agerikoa» ez dela hain agerikoa eta bai tabu txit deserosoa: egitate nazioaniztun kultural hain begibistako horretako nazio kultural batek beste guztiak ukatu...


DEMASA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:56

Anjel Lertxundi, BERRIA, 2009-05-13 Hona Excusatio non petita latin-ziri ezagunaren bertsio posible bat: “desenkusa eskatu ez dena, akusazio nabarmena”. Desenkusatuz hasiko naiz: giputza izan arren, pozik nago Athletic finalera iritsi delako, espero dut partida ona ikusiko dugula, eta asko poztuko ninduke zuri-gorrien garaipenak. Desenkusaren barneko tripek Erreal-zale moduan salatzen banaute, zer egingo zaio ba! Baina desenkusa egin eta gero, nire burua salatzeaz gainera gehiegikeria salatu nahi dut. Eta ez naiz kaleko gehiegikeriaz ari (jendeak eskubide osoa du bere pozak...