GU eta HAIEK

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-04-08 20:01

Hilabete eskas barru, lehendakari kargua hartuko du Lopezgoiti jaunak. Badakigu ez dela Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritar guztion lehendakaria izango, ez behintzat nirea, baina, hala ere, berak tematuta segitzen du lelo horrekin. Egia esanda, inoren lehendakari izatekotan, berton bizi eta bozkatzen dugunon erdien baino gutxiagoren lehendakaria izanen da, gehienok, euskal naziozaleak izanik, bestela bozkatu baitugu. Hori begi-bistakoa da, buruketa matematiko txiki bat eginda erraz ikusten dena, alegia.   Dena dela, lehengo lehendakari guztiak ere ez dira guztionak izan, ez eta ...