Imuhar

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-04 17:18

 Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Ayitma  Yofa anikir  Nikiss sandade  Wadagh nihane  Matinfa, tenessey  Imuhagh tigraw tikma  Imuhagh tigraw tikma id talghiwene ayishrayane  Imuhar (gizaki askea) Ederra da aske direnak lo egotea sufrimenduzko mundu honetan Esna zaitez nire herria! Zutitu zaitezte anai-arrebak! Egin diezaiogun aurre gaur egungo arazoei Bidea luzea da Ederra da aske direnak lo egotea Gizakiaren sufrimenduak baina garaiak aldatu egin direla erakusten du Bombino (moldatua)


Ametsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-10-31 16:44

  Mediterraneo itsasoaren tripetan galdu dira hondoratuen ametsak. Gehiegi dira dagoeneko, eta ez dauka arazo gorri honek konponbide erraza izango duen batere itxurarik. Hezur, begi, bihotz, besarkada, haragi, ile, irribarre, taupada … jale munstro bihurtu da ia nahi gabe Ulisesen itsasoa gaur. Bien bitartean, Europa gotorleku harro eta txolinak arazoari bizkarra emanez dirau … “femme fatale”, epel, axolagabe. Europaren erraietan isilik dira baina, haran estu edo zabaletako herrixka mamu, gero eta mamuagoak. Gazteek ez dituzte euren herriak maite, ez e...


Urratsak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2015-11-22 15:26

  Urrats desberdinen pasabidea izan da Sahara basamortua mendeetan zehar. Igaro izan dira, sarri, gidari tuareg zailduren baten ondotik hondar beltzak oinkatuz, gatzaren karabanak. Dromedario ahituek, ilaran, prozesio infinituetan urratu dituzte hautsaren, eta hutsaren bideak, nekez. Urrea, lurrinak, oihal dotoreak, espezia gutiziatsuak bizkarrean, Tinbuktu, Agadez, Tamanrasset, Oualata edo Bilmako oasi paregabeak harilkatu dituzte etengabeko amaraunean, dotoreziaz eta kontu handiz, atsedenaldiak elkarrekin uztartuz, ezinbestean. Gaur, gurpil astunek ezabatuta galdu dira, ezerezean, ...


     Ez datoz turismoa egitera. Infernu bihurtutako euren sorterrietatik datoz, eskuak hutsik, desesperazioa begietan. Har dezagun, adibidez, Afrikako Txad estatu handia. Eta handia diot, Txad zentzu askotan delako handia, mundu mailan zazpigarren handiena da errefuxiatu-hartzaile gisa, esaterako. Gaurko krisiak barrenak ustelduta, nekez dirau bizirik ordea, krisi aurretik ere, biztanleen laurdena giza-laguntzaren beharrean zeukan estatuak.   Izan ere, azken asteotan, Txadeko lakuen eskualdeak behea jo du, eta uharteetan bizi ziren 41.000 pertsona inguruk etxeak utzi, e...


  Agadez inguruan         80.000 eta 120.000 inguru Afrika mendebaldarrek zeharkatuko du Niger, aurten, NBEaren ustetan. Emigrazioarekin uztarturiko arazo, eta arrisku guztiak gorabehera, munduko txiroenak, gertu daude kosta ahala kosta, Magrebera, edo Mediterraneoko itsas bazterrera iristeko.   2015eko urtarrila eta maiatza bitartean, 5000tik gora migratzaile artatu dituela dio NBEak, euretariko 657 emakumeak, eta 678 adin txikikoak izan direlarik. Giza gaiez arduratzen den NBEko «Ocha» taldearen hitzetan, emigrante asko, tratu txarren biktima iz...