Urte Berria

1
tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2017-01-03 22:07

Azawadiar errefuxiatuak Burkina Fason    Urte berriaren hasiera ez da izan berdina denontzat. Batzuk oparotasunean, ondo jan eta hobeto edanez eman ditugu lehenengo urratsak edo balantzak, beste batzuk, ordea, gerrikoa ondo estutu beharrean ikusi dute euren burua, halabeharrez.   Urte hasiera gogorra izan da ahulenentzat, bortizkeria atzean utzi nahi izan dutenentzat, errefuxiatu eremuetan pilaturik dirautenentzat. Batetik, giza-laguntzarako erakundeen aurrekontua murriztu egin delako, bestetik, krisi egoeran eta laguntza beharrean den pertsona kopurua hazi egin ...


    Harat honat galdu dira azawadarren ametsak, Mauritaniako Mbera errefuxiatu eremuan. Gorputz, hezur, betile, belo... artean. Gizonen ezpainetatik zintzilikatu dira, haurren begirada gardenetan busti, emakumeen adats beltz luzeetan behera irristatu. Osasun, duintasun, askatasun, bake, zoriontasun... ametsak dira. Gizaki orori, amaren sabeletik erditzen den une berean, bi bekainen artean, halabeharrez korapilatzen zaizkionak... ametsak.   Zipriztindu da Mbera, Kel_tamasheq-en kezkez, eta baita ere bihotzak tristatzen dituen zama arintzen duten dantzez.   Espazio in...