Senide batek jakinarazi digunez, atzo gose greban hasi ziren Euskal Herritik 1000 kilometrotara PSOEk Puerto de Santa María IIn preso dituen euskal presoak. Bertan hiru bilbotar daude gatibu: Agustin Almaraz, Santutxukoa; Sebas Prieto, Otxarkoagakoa; eta Jon Mirena San Pedro, Deustukoa. Presoek pairatzen duten isolamendu bortitza bertan behera gelditzea eskatzen dute. branka informatzen duenez.