Luhuson 2016ko abenduaren 22an. Ipar Euskal Herriko kulturgintzako hainbat eragilek bat egiten dugu azken aste honetan Bakearen artisauek egoera politikoaren deblokatzeko eman duten pausuarekin. Euskal Herriak luzaz bizi duen gatazka politikoaren baitan, ETA erakundeak orain 5 urte bere ekintzen aldebakarreko uztea erabaki zuenetik gure herriaren etorkizunari dagokionez esperantzazko fase berri bat ireki dela uste dugu. Zorigaitzez dakigun bezala, azken urte hauetan hartutako bide horrek ez du erantzun baikorrik izan Espaniar eta Frantses estatuen partetik. Aste huntan berriz er...