Igande honetan aurtengo denboraldiari ekingo dio Mintzakide Mendi Taldeak, Gipuzkoako Jaizkibel mendian (575m.) Argazkia: Xavier Fargas Goizeko 8:15-etan da hitzordua, betiko moduan, Iruñeko Zezentegian (Corralillos, Arrotxapean).  8:30-etan aterako gara puntu-puntuan.  Hiru orduko txangoa izango da Dorre Karlisten ibilbidetik, beraz ez genuke Iruñeara 17:00-ak baino beranduago heldu behar. Anima zaitezte, bertatik gozatu daitezkeen ikuspegiak ikusgarriak direlako: Donostialdea, Pasaia, Errenteria, Txingudiko badia eta itsasoa, bere zabalera guztian, mirestu daitezke han goitik....