Gaur egun internet eta batez ere web 2.0 mundua gure mundua ari da bilakatzen. Hau da, gu jada ez gara hitzik esan gabe pantailaren aurrean orduak pasa behar ditugun horietakoak. Ez gara zerbait gaizki dagoela pentsatuz gero isildu beharra dugun horietakoak, ez. Orain gure iritzia edonon edonori eta "edonola" eman dezakegu. Izan ere, subjektu pasibo izatetik subjektu aktibo izatera pasa baikara, gu geu gara guk nahi dugunaren sortzaileak. Baina guk sortzen dugun informazio hori era askotakoa izan daiteke: iritzia, irudia, bideoa, ideiak,entziklopedia, albisteak...  ...