Errobotikaren inguruan antolatzen diren ekitaldiek  zelako ondorio onak dituzten aipatzen da Eroskiren Consumer aldizkariaren úrico zenbakian. Nik zuzen zuzenean lotu dut gure Prototype taldearekin eta First Lego Leaguerako egiten ari garen ahaleginarekin.   Artikuluan  esaten da sormena, talde lana eta antolaketarako kapazitatea direla  irabazten diren lehenak. Eta, guk horiek bereziki lantzen ditugu. Pozgarria izan da berri hori irakurtzea. Artikulua hemen irakurri dezakegu.  


Blogen Mundua

kalea 1456150178457 KALEA | 2008-08-31 17:14

Teknologiak daraman habiada ikaragarria da. Gaur egungo kotxerik azkarrenak ere teknologiak adinako habiada hartzerik ez zukeen lortuko. Horrek gauza asko ekarri ditu, eta gauza asko aldatu dira. Jendearen bizitza aldatzea lortu du teknologiak. Lehen munduko beste puntako norbaitekin komunikatzea garestia bazen, gaur egun dohainekoa da internet bidez. Internetek, nolabait esanda, mundua txikitu egin du edo mugak apurtu ditu. Honela, interneten denetarik aurkitu daiteke, horien artean blogak daude. Blogek, interneten, azpimundu bat sortu dute: Blogen mundua. Blogak anotazio, istorio edo arti...