Ardatz Atlantikoko Hiri Erromatarren Sarea sortu berri dute, Irungo Udalaren eta Oiasso museoaren ekimenez. Portugal, Espainia, Frantzia, Galizia eta Euskal Herriko hainbat hiri daude, besteak beste, turismoa sustatzeko sortutako elkartean. BERRIA, 2010-I-30 Xabier Martin Coimbra (Conimbriga). Irun (Oiasso). Zaragoza (Cesaraugusta). Akize (Aquae Tarbellicae). Sevilla (Hispalis). York (Eboracum). Oiasso ez da Nemausus eta Conimbriga ez da Augusta Emerita, baina Irunek eta Coimbrak badute iragan erromatarra, Nimesek eta Meridak bezalaxe. Ukaezina da, ordea, ardatz Atlan...