Gogoan dekot bisoi europarra ezagutu nauen egune. Gure errekei buruz ari ginan berbaz, eta agintari batzuk bazterrak zementoz betetako daukien joeraz (harrobi eta zementeretan akziñoak eukingo dauriez?). Holan, errekak geunkozan lekuetan kanalak daukoguz orain. Berdearen lekuan grisa. Bizitza egoan lekuan… (hemetik jarraitzea mingarriegia izan leike). Aurrerabidearen izenean ei da dana. Ez, parkatu! “Inundabilidadea kentzea” dala esaten deuskue horretan dabizenak, “danontzako ona” dalakoan. Aurrerabidea, garapena, progresoa… Baina guk ez dekogu akziñorik zementeretan, eta harrobietan bez, e...