Hemen da bertsozaleontzako bi urtetik behin Bizarrainek eskaintzen duen aukera. Hartu tarte bat eta idatzi zenbait bertso, epemuga: APIRILAREN 30a. Animooo! BALDINTZAK: IV. Bertsopaper Lehiaketa. Baldintzak from Bizarrain Kultur Elkartea


Bizarrain kultura-elkarteak antolatu duen III. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, lau lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea eta Unai Elizasu bertso gai-jartzailea izan dira, Bizarrain elkarteko kideekin batera. Bertso paper lehiaketaren irabazlea Iñigo Legorburu Arregi izan da, “LAU HAIZETARA” ESKULTURA NAIZ lanari esker. Nabarmentzekoa da saria hirugarren aldiz jarraian irabazi duela errenteriarrak.      Altzako onenaren saria, berriz, Xanti Zapirain Elizaldek irabazi du, BIZIA ETA...