Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Atzo Andoni Egaña bertsolaria Xabier Lizasorekin batera izan genuen Bidarte udaltegian. Bertan botatako bertso batzuk bildu ditugu zuekin konpartitzeko… Oso gustura egon gara gu zuek sumatzean adi.. Xenpelar, Xopen, gaurkoak dira Nahiz-ta hil diren aspaldi Horrexegaitik berriz plazara Gura genituen jalgi… Bi mila eta hamabiaren hamabiak gaur hamabi Gaur amak ahaztu egin ditugu ta ekarri arreba bi Mintzalagunak , berbalagunak, Hainbat auzo ta herritan BERBAIZUkoen helburu zein den entzuna dugu sarritan bildu zaitezte ta berba egin astean behin nahiz birritan euskara grina handia dago horr...


Hasi dira jada standak prestatzen Durangoko Landako gunean, Euskal Disko eta Liburu Azokaren 47. edizioari hasiera emateko datorren abenduaren 6ean. Lau egunetan zehar Durango Euskal Herriko euskaltzaleen bilgune izango da eta bertan aurkeztuko dira euskal liburugintza eta musika arloko azken nobedadeak.Anima zaitezte!Plan ezinhobea da bakarrik, betiko lagunekin, familiarekin edota BERBALAGUN TALDEAREKIN JOATEKO!


Badator Mintza eguna! Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egitaraua potentea da eta sorpresaz beterik dago!Helduen menua 20€ izango litzateke eta umeena 10€ . Bizkor! Izena emateko epea maiatzaren 23an bukatzen da eta!Zalantzarik gabe mingainak euskaraz mugitzeko aukera paregabea izango da,Anima zaitez !!!Informazio gehiago: deustualdekoberbalaguna@gmail.com


Uda bukatu aurretik ikasturteko azken Irakurlearen Txokoa burutuko dugu maiatzaren 16an. Asteazkenez Xabier Artola etorriko zaigu "Argi-Itzalen Neurria" bere ipuin liburua aurkeztu eta gurekin bere opera primaren gainean solasean aritzera. Hemen Leire Zubeldiak Garan liburuaz argitaratutako kritika.Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 8tan. Ezin galdu!


Kaixo berbalagun!!Egun hauetan inauteriak ospatuko ditugu Deustuan! Asteburu honetan zehar mozorroz beteko ditugu Deustuko kale eta plazak eta ez hori bakarrik, kontzertuak, txosna, umeentzako tailerrak eta hainbat ekintza burutuko dira gurean.Laster, baina, Deustuko jaiak ospatuko ditugu. Urtero lez, bi asteburu luze izango ditugu jaietan disfrutatzeko.Horrela, inauteri eta jaiokin batera, euskara aldarrikatu eta erabiltzeko gonbita egiten dizuegu; dela tabernan, dela jai giroan, dela ligatzean...Anima zaitezte eta parte hartu! Jaietan ere euskaraz!!


Aurtengo urtea bukatu da!Berbalagunean deskantso bat hartuko dugu pilak bete eta hurrengo urtean indar  handiagoarekin itzultzeko. Deskantsu hau familia eta lagunekin gabonak igarotzeko izango da, baina ez diogu gure mihiari deskantsu txiki bat ere ez emango!Gabon ona pasa eta datorren urtera arte!


Aurtengo azarorako hainbat ekintza prestatu ditu "Deustura Udazkeneko Kultura" proiektuak, hainbat laguntzaileren artean Berbaizu Euskara Elkartea dugularik.Hamen uzten dizuegu azaroko programa!Animatu eta Gozatu!


Iepa berbalagunak!Kurtsoa hastear dago eta berbalagun izateko izen-emate epea ireki dugu. Urriaren bigarren astean emango diogu hasiera indartsu kurtso berri honi eta hainbat ekintza ditugu jada buruan! Aurtengo berbalagunean parte hartzeko:deitu 944471042 telefonora edota bidali e-mail bat deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera.ANIMA ZAITEZ!!


Guk prest, eta zuek?

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-07-30 19:35

Guk prest, eta zuek?Izena emateko epea: Irailaren 26tik urriaren 21era.Harremanak eta informazioa :948330868/664496509Ribed parkea 1, behea. 31610 Atarrabia mintzakide(abildua)topagunea.comwww.blogak.com\mintzakideIkasturte berria prest jada eta oporretara goaz indarrak berritzeko. Datorren ikasturtean berrikuntza ugari ekarriko ditu aurreko urtekoak osatzeko: saio berriak, Mintzakide Mendi taldearen txangoak, buletinak, taldeen arteko harremanak, tresna berriak, etab.Beti aipatzen dugun bezala egitasmo honen euskarri garrantzitsuena zuek zarete, horregatik guztion elkarlanarekin egitasmoa ...


ekainaren 4an izan zen Mintzeguna Elizondon! Deustualdeko berbalagunetik bat animatu zitzaigun eta argazkiak ikusirik giro ezinhobea egon zela ziurtatu dezakegu! Hurrengoan badakizue animatu!                 argazkien iturria: egizu euskara elkartea /getxoargazki gehiago HEMENeta mintzaeguneko berri gehiago HEMEN



 


              DEUSTUTIK 18.00AK ALDERA PASAKO DA!                     PAUSOZ, PAUSOZ EUSKALAKARI!


Beste berbalagun talde bat dugu martxan deustualdean,badirudi, berbalagun egitasmoak aurrera egiten duela etengabean eta hona hemen hori posiblea egiten duen jendea!                    Asteazkenero euskaraz mintzatzeko batzen dira eta jada kedada nahikotxo daramatzate! Jarraitu horrela!


ARDILATXA kultur elkarteko giltzariak eta kotxe pegatinak ditugu salgai lokalean! Urteak daramatza elkarte honek Euskal Herriko hainbat kultur proiektuei diruz laguntzen, eta oraingoan Berbaizuri egokitu zaio 1000€ jasotzea. Trukean euren produktu batzuk salgai jarriko ditugu.                                      LATXAREN DEFENTSAN!*pegatinak: beltza eta txuria ez ezik, kol...


Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileek 3 orduko mintegi bat egin zuten, hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste. Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu ziren:Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.iturria: topaberri buletina



OTSAILAREN 18an, ostirala 20.00etan informazio gehiago: barakaldo antzokia


Ikus ezazue egitasmoak euskal herri mailan duen eraginkortasuna, poztekoa ezta?!Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?


Gaur bertan, hilak 28, estreinatzen da. Otsailaren 3 arte ikusteko aukera izango da Bilboko Alondegiko Golem aretoetan.  Pelikula honek Berlineko Zinemaldiaren Urrezko Hartza, saririk nagusiena, lortu zuen pasa den urtean. Bitartean zinema euskaraz programak aurrera jarraitzen du, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan doako streaming bidez 30 film ikusteko aukera izanez.


Berriz ere martxan gaude! eta poztekoa ze azken egunetan berbalagun laguntzaileak agertu zaizkigu eta horrek berbalagun talde gehiago deustualdean ibiliko direla esan nahi du! Bitartean gozatu ezazue berbalagunaren gainean egindako bideotxo hauxe, eta inoiz parte hartzera animatzen bazarie... primeran!  Berbalaguna ez da bakarrik taldeetara mugatzen den dinamika, kontu gehiago egin daitezke... ikusi, ikusi!!!


ONDO PASA GABONAK ETA DATORREN URTERA ARTE BERBALAGUNAK!


Gabon hauetan, Zinema Euskaraz programari esker, betiko pelikulak euskaraz!                               Abenduaren 22tik aurrera, 30 film euskaraz ikusi ahal izango dira streaming bidez www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan.informazio gehiago HEMEN