Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak gaitzesten du igandean, abenduak 28, Basauriko geltokiko langileek jasandako eraso larria. Salatzen dugu, halaber, abenduan beste bi eraso ez hain bortitz izan direla Larrabasterra eta Abatxoloko geltokietan. Ezin dugu onartu Metro Bilbaon jendearekin harreman zuzenean ari diren pertsonek eraso, mehatxu eta irainik pairatzea beren lanpostuetan. Horregatik, elkarretaratzea egingo dugu abenduaren 30ean, 11:00etan Basauriko geltokiko BASOZELAI sarreran. Herritarren eta erakundeen babesa izatea espero dugu, halako gertakari deitoragarririk ez errepikatzeko. &nb...